Koronabirusa

Konfinamendua arintzearen lehen fasean ostatuen terrazak erdizka zabalik

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 12a, 08:30

Koronorabirusak eragindako osasun-larrialdiko konfinamendua arintzearen lehen faseko lehen eguna izan zen astelehena. Ostatuek terrazak erdizka irekitzeko baimena zuten, %50eko ahalmenean. Ez zen terrazarako eguraldi onena suertatu baina, hala ere, ostalari batzuk aprobetxatu zuten irekitzeko eta, nola ez, bezero batzuk etxetik kanpoko lehen tragoxkak edo kafeak hartzeko, betiere segurtasun-neurriak eta distantziak gordez. Berako argazkiak horren lekuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun