Koronabirusa

Gaur egungo terrazen azalera handitzeko aukera eman die Lesakako Udalak ostatu eta jatetxeei

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 7a, 13:06

Terrazen irekiera aitzineko urteetan baimendutakoen aldean mugatuko da, baina bada azalera handitzeko aukera ere.

Bertzela, aitzineko urteetan baimendutako kopuruarekin mugatuko da

Covid-19aren aurrean normatasun berrira igarotzeko plana onartu da, eguneroko bizitza eta jarduera ekonomikoa berreskuratzeko. Deseskaladaren lau faseetarako datak dituen egutegi bat dago. Lesakako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, ostalaritzaren, jateteen eta kafetegien aplikazio-eremuaren barrenean, edukiera-muga bat dago, eta terrazen irekiera aitzineko urteetan baimendutakoen aldean mugatuko da.

Hala ere, gaur egungo terrazen azalera handitzeko aukera dago, baldin eta lekua badago eta distantziak ziurtatzen badira; horregatik, interesdun orok aurkez dezake dagokion eskaera, gaur egun jartzen dituen aulki eta mahai kopurua adieraziz, establezimendu bakoitzak negozio bideragarri baterako beharrezkotzat jotzen dituen beharrekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun