100 euroko bi erosketa-txartel eman ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 7a, 09:30

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak maiatzaren 1ean zozketatutako 100 euroko erosketa-txartela Sara Ayechuri egokitu zaio. 'Lesakan denetik dugulako… bertan erosten dugu!' kanpainaren mezua bikain transmititzen duelako, Kotte Iantzi eta Begoña Ordoki senar-emazteen bideoa ere saritu nahi izan du elkarteak, bertze 100 eurorekin. 50 bat argazki eta bideo bildu zituen Lesakako Zerbitzuen Elkarteak apiril hondarrean egindako kanpainan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun