Lesakako Zerbitzuen Elkarteak 100 euroko erosketa-txartela zozketatu du maiatzaren 1ean. Zozketan parte hartu nahi zutenek Lesakan denetik dugulako… bertan erosten dugu esaldia aipatu behar zuten bideo edo argazki batean. Sara Ayechuk eskuratu du 100 euroko txartel hori. Horretaz gain, bertze 100 euroko txartel bat ematea erabaki du Elkarteak. Hain zuzen, kanpainaren eta elkartearen mezua bikain transmititzen duelako, Kotte Iantzi eta Begoña Ordoki senar-emazteen bideoa saritu du.