Garai hobeak etorriko direla gaineratu nahi izan dute elkarteko ordezkariek «eta hurrengo urteko gasna feriaren antolaketa gogoz» hartuko dutela. Hala ere elkartea ez dago geldirik. Azken egun hauetan herritarrak bazkide egitera animatzeko deia egin dute. Interesa dutenek altxata@gmail.com helbidera idatz dezakete izen abizenak bidaliz eta beraiekin harremanetan jarriko dira juntakideak, bazkide egiteko tramitea aitzinera eramateko. Denen laguntzarekin, urtean egiten diren ekitaldi ezberdinak antolatzen segitzea eta herria bizirik mantentzea lortu nahi du Altxatak.