Koronabirusa

V. Ibardingo Igoera gibelatu du Ziharka Sport eskuderiak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 5a, 18:00

Ibardingo Igoeraren bosgarren edizioa gibelatu duela jakinarazi du Ziharka Sport eskuderiak.

Ekainaren 6an egitekoa zen eta aitzinerago egitea espero dute

Ziharka Sport eskuderiak, COVID-19aren ondorioz bizitzen ari garen egoera dela eta, ekainaren 6rako programatua zuen V.Ibardingo igoera motor proba gibelatzea erabaki du. Froga honi ahal bezain azkarren data berri bat jarri eta errepide bazterretan 2020 honetan elkar ikustea espero dute Ziharka Sport eskuderiako kideek. Azkenik, kirol proba hau aitzinera eramatea posible egiten duten laguntzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun