Udaberri honetarako antolatzen hasia zen hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak, Covid-19 pandemiaren ondorioz. Hala nola, maiatzaren 12ko martxa zikloturista, eta ekaineko V. Argazki Rallya, Beti Gazte eguna (ekainak 6), margo azkarreko lehiaketa (ekainak 7) eta Lesakako mendi itzulia (ekainak 14).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!