Egoitza Hondarribian eta Anoetan duen 360 cycling enpresak txirrindulari profesionalak nahiz amateurrak fisikoki prestatzen ditu. Patxi Vilak (txirrindulari profesional ohia eta gaur egun World Tour Movistar Team txirrindulari-taldearen errendimendu-arduraduna) zuzentzen du, eta bere ekarpena egiten jarraitu nahi du, Covid-19k sortutako konfinamenduaren egoeraren aurrean, indoor entrenamendurako hiru asteko plan bat doan eskaini ondotik. Orain, lau asteko entrenamendu-plana eskaintzen du, bai indoor, bai outdoor, eta bi mailatan banatua (oinarrizkoa eta aurreratua), txirrindularien beharretara egokitua, 15 euroko kostu sinbolikoarekin. Biltzen den dirua Caritas erakundeari bideratuko zaio.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!