Koronabirusa

Kirol elkarteen arteko erronka proposatu du Manttale mendi lasterketa taldeak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 28a, 08:30

Etxean egiten diren entrenamenduetako kilometroak hartuko dituzte kontuan erronkan.

Talde bakoitzeko kideek etxean egiten dituzten entrenamendu eta ariketen kilometroak hartuko dira kontuan

Manttale mendi lasterketa taldeak erronka bat proposatu die zonaldeko kirol elkarteei haien artean lehiatzeko. Erronkarako, talde bakoitzeko partaideek haien etxeetan egiten dituzten entrenamendu edota ariketen kilometroak gehitu eginen dituzte, eta Manttaleren web orriko aplikaziora igo (www.manttale.com). Entrenamenduen erregistroak apirilaren 27tik maiatzaren 10era bitarte egonen dira irekita.

 

Taldeen arteko erronkan parte hartzeko gida

1. Kirolari berrien erregistroa

2. Aplikaziora sartzeko

3. Entrenamenduak erregistratzeko moduak

Bi aukera daude. Automatikoki edo eskuz.

Automatikoki:

  • Ezkerreko zutabean. Kirola aukeratu, eta fitxategia igo beharko duzue.
  • Onartutako fitxategiak: .CSV eta .XLSX .
  • Fitxategi hauek, zuen erlojuen aplikaziotik (ordenagailutik) “exportar” eginez lortuko dituzue. Entrenamendua erregistratuko zaizue kilometroak automatikoki fitxategietatik eskuratuz.

Eskuz:

  • Kirola aukeratu.
  • Fitxategia igo.
  • Onartutako fitxategiak: JPG, PNG, CSV, XSLX. Fitxategi hauek ziurtagiri gisa erabiliko dira. 
  • Argazkia, mugikorreko “kaptura”, erlojuari argazkia… Fitxategi hauek beharrezkoak izanen dira entrenamendua onartutzat emateko. Ezin izanen duzue fitxategirik gabe entrenamendua erregistratu.
  • Kilometroak eskuz sartu. Zenbat kilometro egin dituzuen ez badakizue, erreferentzia taula bat elkarbanatu dugu zuek laguntzeko. Norberak kalkulatu ditzala bere kilometroak.

Bi moduetan egindako entrenamenduen erregistroa ona baldin bada mezu bat azalduko zaizue.

4. Entrenamenduen panela

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun