Koronabirusa

250 maskara banatu dituzte asteburuan Lesakan boluntario sareko kideek

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 28a, 07:30

Lesakar batzuk egindako maskarak herriko helduenei banatzen ibili dira boluntario sareko kideak. 250 maskara banatu dituzte asteburuan. Udaletik diotenez, «auzolanean egindako ekintza ttikia baina aunitz balio duena». Maskarak berrerabilgarriak dira, eta hauekin batera, instrukzioak banatu dituzte, zer jarri filtro moduan eta maskara nola jarri, kendu eta garbitu azaltzen dutenak. Lesakako udaletik eskerrak eman nahi dizkiete lanean ari diren guzti horiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun