Koronabirusa

Konfinamenduak azaleratu dituen egoerei buruzko informazioa zabaldu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 27a, 20:00

Koronabirusaren eraginez bizi dugun alarma-egoerak eta konfinamanduak hainbat egoera azaleratu ditu, populazioko zenbait sektoretan. Erraterako, dementziadunekin elkarbizitza, kontsumo ohiturak dituztenekin elkarbizitza, genero-indarkeria egoerak…). Horien inguruko oinarrizko informazioa eta pautak zabaltzeko, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak zenbait material sortu eta webgunean argitaratu eta sare sozialen bitartez zabaldu ditu. Guztiak, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuaren webgunean daude, Koronabirus atalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun