Artxiboko irudiak

Alkaiagan Bezerroko meategian aritu ziren Joxemartin Zubieta eta Joxe Fagoagarekin kontu-kontari

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 18a, 11:01

Erromatarren garaietatik gizakiak mineralak aprobetxatu izan ditu Bidasoko inguruetan ere eta duela mende bat, XX. mendearen hasieran, oraindik meatzaritza-jarduera handia zegoen Bidasoaldean. Meategien arrastoak oraindik orain ageri dira hainbat tokitan: Sarraia, Baldrun, Labeaga… Meategi batean meatzari ibili ziren Joxemartin Zubieta eta Joxe Fagoaga beratarrak, Alkaiagatik hurbil dagoen Bezerroko meategian. Asier Gogortza eurekin aritu zen kontu-kontari eta erreportajea emititu zuen Ttipi-Ttapak 2000. urteko martxoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun