San Esteban eliza
Jatorrian dorretxe gotikoa zen eta XVI. mendetik aitzinera eliza gisa erabiliko da. 1632an eraberritu eta zabaldu egin zuten. Gurutze latindarreko oinplanoa eta gurutze-ganga ditu. Jatorrizko eraikinetik ia ez da aztarnarik gelditzen. Erretaula nagusia neoklasikoa da, XIX. mendekoa. Bertan, San Estebanen irudia ageri da (herriko patroia), Bortzirietako armarriarekin batera.
Elizaren barnean, organoa bereziki aipatzekoa da. Amezuak eta Jauregik egina, Nafarroako organo erromantiko onentzat joa da. Hiru teklatuko organoaren ondoan, edertasun handiko bi solairuko egurrezko aulkiteria dago. Kanpoaldean, hilerri zaharreko hilarriak ikus daitezke.