Azken momentura arte erabakia hartzeko zain egon dira, baina koronabirusaren egoerak hobera egiten ez duela ikusita, erabaki hori hartu behar izan dute etxalartarrek: «III. Haitada maiatzaren 16an Etxalarren egitea ezinezkoa izanen da. Pena handia izan da, orain arte antolaketa lan dezente eginak zeudelako. Baita urtean behineko elkarretaratze eta egun pasa polita zelako ere, mugako herriek ohiturak berreskuratuz hartua zutena. Egoerak nola eboluzionatzen duen ikusita hartuko dira erabakiak bertze herriekin batera».