Bertze zenbait herritan egiten ari diren bezala, Beran ere maskarak egiten ari dira zenbait etxe eta tailerretan. Agerra auzoan, jubilatu artean jostun aritu zen Esther Pascal Bereau ari da lan horretan. Berriki alargun gelditu bada ere, larrialdi-egoera honetan ez du zalantzarik egin eta tailerrera jautsi da, lagungarri izan daitezkeen osasun-maskarak egitera. Bere lan-taldean bertze lau emakume ere ari dira, bakoitza bere etxetik lanean.