Koronabirusa

Egoera honetan funtsezko lanetan ari direnei txaloak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 30a, 13:00

Koronabirusak eragindako egoera honetan lanean gogor segitzen duten osasun arloko eta bertzelako langileei txalo zaparradak eskaintzen zaizkie egunero herriz herri, arratseko zortzietan. Argazkiak, Berako Altzate karrikan ateratakoak dira. Zuen herri, auzo eta karriketan egiten diren horrelako eta bertzelako ekitaldien argazki edo bideorik baldin baduzu, animatu eta bidali zure ekarpena 744 484 361 whatsapp zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun