Beran Illekueta auzoan dago Zelaia, egitura bereziko baserria, gaur egun hutsik dagoena. 1999an Antonio Aranburuk, Zelaian bizitu zen azken bizilagunak, baserriari buruzko istorioak kontatu zizkion Ttipi-Ttapa Telebistari. Deigarria da etxearen barnetik pasabide bat zegoela, eta nornahik Illekuetatik Itzera joateko lasterbide modura erabiltzen zuela etxe barnetik zihoan pasabide hori. «Nik ezagutu dut Beran egiten ziklokrosa ere hemendik pasatzen» zioen Antoniok.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.