Maiatzaren 17an egitekoa zen mendi itzulia Arantzan, baina egun horretan ez egitea erabaki du Ekaitza Elkarteak koronabirusa dela eta. Bi urtetik behin egiten da 30 kilometroko luzera eta 1.800 metroko desnibela duen itzulia eta Ekaitza Elkartetik adierazi dutenez, aitzinerago egiteko aukera aztertuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.