Maiz II.ak (Arantza, 1951.08.24) 1975eko ekainaren 24an debutatu zuen Tolosako Beotibar pilotalekuan eta 1995ean erretiratu zen, 44 urte zituela. Retegi II.ak eta biek dute esku huskako binakako txapelketa nagusi gehien irabaztearen marka, bortz alditan irabazi baitzuten. Maiz II.ak 1978an, 1981ean, 1983an, 1984an eta 1993an irabazi zuen. Horrez gain, 1980an buruz buruko txapelketa nagusian txapeldunorde izan zen, eta 1976an bigarren mailako buruz burukoa irabazi zuen.
Erretiratu zenean Asegarcek, bere azken enpresak, intendente izateko kontratatu zuen. Hala ere, istripuz bi orno hezur hautsi zituen, eta lan egiteari utzi behar izan zion.