Koronabirusa

Nafarroa eta Lapurdi arteko muga itxi du Guardia Zibilak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 17a, 11:30

Bizitokia estatu espainiarrean dutenei bakarrik uzten diete sartzen

Espainiako Gobernuak Espainiako mugetan kontrolak berrezartzeko ezarritako agindua dela eta, gaur hasi da Guardia Zibila Nafarroako eta Lapurdi arteko errepideetan kontrolak egiten.

Espainian bizi diren pertsonak, mugaz gaindiko langileak eta ezinbertzeko arrazoiak edo beharrizan-egoerak agiri bidez egiaztatzen dituztenak bakarrik sar daitezke hegoaldera. Neurri horiek ez dira aplikagarriak merkantzien garraioan.

Guardia Zibilak mugak aldi baterako ixteko neurriak kontrolatuko ditu. Kontrolak asteartean hasi dira, 00:00etan, eta alarmak dirauen bitartean egonen dira indarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun