Koronabirusa

Adinduei eta arrisku egoeran daudenei laguntzeko boluntario taldea sortu nahi du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 17a, 11:00

Covid-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoeraren aitzinean, «auzolana eta elkarlana garrantzitsuak» direla uste du Arantzako Udalak eta horregatik adinduei eta egoera zaurgarrienean daudenei laguntzeko boluntarioak bildu nahi ditu.

Erosketak egiteko laguntza, botikak erosteko laguntza... Kasua edozein dela ere, beharra dutenak badirelako haiei laguntzeko sarea antolatu nahi du. Norbaitek boluntario lana egin nahiko balu udaletxera deitzeko (948 63 40 05) edo idazteko (udala@arantza.eus) eskatu du. Eta gauza bera laguntza behar dutenekin. Laguntza behar dutenek ere udaletxera deitu edo idatz dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun