Koronabirusa

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ez du atentzio zuzenik eskainiko

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 17a, 12:00

Webgunearen bidez ere informa daiteke.

Pertsonei arreta-zerbitzua 948 63 50 36 telefonoaren bidez bermatuko zaie, 08:00etatik 15:00etara

Koronabirusak sortutako alarma-egoera dela eta, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ez du atentzio zuzenik eskainiko. Pertsonei arreta zerbitzua, 08:00etatik 15:00etara 948 63 50 36 telefonoaren bidez bermatuko zaie. www.bortziriakgz.eus webgunean ere topa daiteke informazioa.

Egoera honek eragin ditzazkeen kalteak arintze aldera, norbanakoaren senideak eta hurbilekoak sustatu eta indartzeko gonbidapena egin dute Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik, «beti ere osasun agintari eta lege agintarien aholkuei jarraituz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun