Koronabirusa

Traste zaharren atez ateko bilketa eta garbiguneko zerbitzua bertan behera utzi dituzte Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 16a, 17:00

Garbigunea itxita egonen da eta auzo-konposta eta traste zaharren bilketa zerbitzua eten eginen dute.

Koronabirusa eragiten ari den arazoak direla eta, osasun-agintarien gomendioei jarraituz, Bortzirietan traste zaharren atez ateko bilketa, eta Alkaiagako garbigunean zuzeneko arreta bertan behera uztea erabaki du Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak. Beran, auzo-konpostaren zerbitzua ere ez da artatuko alarma egoera amaitu arte.

Horrez gain, Osasun Ministerioak horrela adierazita, kutsakorrak izan daitezkeen hondakinak (eskularruak, maskarak, betaurrekoak, mukizapiak, etab.) itxitura hermetikoa duen poltsan sartu beharko dira. Ondotik poltsa hau itxitura hermetikoa duen 2. poltsan sartu beharko da. Hondakin hauek errefusa edukiontzietara (berdeetara)  bota behar dira eta ezingo dira inolaz ere bertze edukiontzietara bota.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun