Koronabirusa

Beharra duten pertsonei erosketak etxera eramateko boluntario sarea osatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 16a, 13:13

Telefonoz herritarren arteko komunikazioa bermatu eta erosketak egiteko laguntza eskaintzea da helburua.

Koronabirusaren aitzinean elkartasun sare bat eraikitzeko lanean hasiak dira Lesakan. Sarearen helburua beharra duten pertsonei erosketak etxera eramatea da. Izena emateko edo informazioa jasotzeko 948 63 70 05 edo 692 18 62 52 telefonora deitu behar da.

Parte-hartzaileei «arriskurik ez hartzea eta arauak zorrotz betetzea, elkar errespetatzea eta zaintzea eta itxialdian irauten duen bitartean, norberak ahal duen heinean, laguntzeko prest egotea» eskatu diete.

Nola egin ekarpena herritarrei?

  • Telefonoz herritarren arteko komunikazioa bermatuz: arreta berezia jarriz bakarrik bizi diren pertsona helduengan.
  • Janari-dendetako eta farmazietako langileak zainduz: distantziak mantentzea eta haur eta helduak joatea saihestea komeni da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun