Janari-denda eta fruta dendetan zein farmazietan prebentzio neurriak zurrun betetzen ari dira: sartzeko txandak banatuz, eskularruak paratzera behartuz, ogia makina bidez salduz...
Udaletxean lanean ari diren arren, herritarrei «behar-beharrezkoa» izan ezean, ez joateko deia egin diete. Kontsultak telefono bidez eta emailez egin ditzaketela gaineratu dute.
Karrikak hutsik daude eta ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Abisua eman artean hileroko ekoizleen azoka eta mezarik ez dela izanen iragartzen dituzten kartelak zintzilikatu dituzte.