«Covid-19 koronabirusak eragindako pandemia dela eta, osasun-agintarien gomendioei jarraituz eta lasterkarien eta boluntarioen estaldura medikoa ziurtatzeko», datorren apirilaren 19an ospatzekoa zen Berako Mendi Maratoi Erdiaren antolatzaileek, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eta Agerra Mendi Taldeak, lasterketa bertan behera uztea erabaki dute. Aurten ez da lasterketa hau eginen, ez aurreikusitako datan ezta bertze batean ere. «2021ko apirilean berriro antolatuko dugu Berako Mendi Maratoi Erdia», aipatu dute antolatzaileek.
Lerro hauen bitartez aurten zein aitzineko urteetan lasterketa antolatzen lagundu duten boluntario, korrikalari, enpresa, saltoki eta erakundeek emandako laguntza eskertu nahi izan dute oharrean: «2021ean indar gehiagorekin bueltatuko gara».