Herriko Etxea itxita izanen bada ere, langile bat egonen dela adierazi du Arantzako Udalak. Horrez gain, «laguntzeko prest» agertu da eta «behar-beharrezkoak diren eskaerak kontuan hartzeko» udaletxeko telefonora deitzeko –948 63 40 05– edo posta elektronikora idazteko –udala@arantza.eus– adierazi du.