Koronabirusa

Berako Udalak ere udal eraikinak ixteko erabakia hartu du

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 13a, 13:00

Matzada futbol zelaia itxita egonen da.

Aitor Elexpuru Berako alkateak bando bidez jakinarazi duenez, bertze abisu bat eman arte, kultur etxea, Beralandeta, liburutegia, musika eskola, Mukixu Haur Eskola, Matzada futbol zelaia, kiroldegia eta Eztegara pilotalekua itxita egonen dira. Udaletxeko bulegoek zabalik segituko dutela jakinarazi du, baina «behar-beharrezkoa denean bakarrik joateko» eskatu die herritarrei.

Udaletxera joan aitzinetik «kontsultak telefonoz –948 63 00 05– eta izapideak egokitza elektroniko bidez» egiteko eskatu du alkateak bandoan eta udaletxera beharrezkoa baino ez denean joateko, eta «beti higiene- eta prebentzio-neurriak hartuta». Gisa horretarako, Berako Udalak «langileen osasuna babestu» nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun