Horrela bada, martxoaren 14an egitekoa zuten Bardoak txapelketako finalaurrekoa, hilaren 27ko kattarrapikaka ttiki lehiaketa eta martxoak 28an Dama beltzak taldeak ematekoa zuen kontzertua alde batera gelditu dira. Horrez gain, pilates, jumpfit, total training eta eskulanak ikastaroak ere alde batera geldituko dira.
Udal zerbitzuek martxan segituko duten arren, ahal bada tramiteak telefonoz edo emailez egitea eskatu du Udalak. Era berean, jendea bil daitekeen eremuak (gimnasioa, kasu) saihestea eskatu du.
Horrekin batera, bi asteotan «zentzuz jokatzeko» eta norberak «ahal duen neurrian» kutsatze berriak ez sortzeko bideak zabaltzeko abisuei kasu egiteko eskatu dute: «jende aglomerazioak saihestu eta eskuak ongi garbitzea, adibidez».