Koronabirusa

Eraikin publikoak itxi ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 13a, 07:30

Lesakako kiroldegia itxita egonen da hurrengo bi asteetan, bertze hainbat udal eraikin bezala.

Kultur Etxea, futbol zelaia, pilotalekuak, kiroldegia eta haur eskola, bertzeak bertze

Lesakako Udalak jakinarazi duenez, joan den ortziraletik aitzinera, honako eraikin publikoak itxita mantenduko dira abisu berria eman arte: Harriondoa Kultur Etxea, Mastegi Futbol Zelaia, herriko eta eskolako pilotalekuak, Magala Haur Eskola, Komentuko Haur Txokoa, Liburutegia, Musika Eskola eta Lesakako Udal Kiroldegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun