Koronabirusa

Larunbatean Lesakan egitekoa zen haur eta gaztetxo kantari jaialdia ere gibelatu egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 19:00

Larunbateko haur eta gaztetxo kantari jaialdia bertan behera utzi dute Lesakan.

Urtero bezala, Nafarroako Haur eta gaztetxo kantari jaialdiak antolatu dituzte. Joan den larunbatean egin zen lehenbizikoa Antsoainen eta martxoaren 14an, larunbatean egitekoa zen Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Koronabirusa dela-eta, prebentzio moduan, saio hau ere bertan behera gelditu da. Eskualdeko lau ikastetxeko (Lesakako Tantirumairu Ikastola, Legasako eskola, Mendaur Musika Eskola eta Baztan Ikastola) 92 abeslari aritzekoak ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun