Koronabirusa dela eta, hurrengo bi asteetarako iragarriak zituzten ekitaldiak bertan behera gelditu behar dira Beran. Ahal den neurrian, gibelatu eginen dituztela eta aitzinerago eginen direla aipatu dute Berako Kultur Etxetik. Honela, asteburu honetako iragarriak zeuden, Donostiako Udalaren txistulari taldearen kontzertua, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen batzarra, Kantauri abesbatza kontzertua eta Elkarrizanen dokumentala eta martxoaren 22rako iragarria zegoen Erlauntza antzezlana bertan behera gelditu dira.