Txistu Eguna antolatu dute Beran martxoaren 14rako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko mar. 11a, 06:30

Berako txistulari taldea bestetako txupinazoa bota baino lehen. Ezkerrean, Josu Goia zena.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen batzarra aitzakitzat hartuta, Txistu Eguna ospatuko dute martxoaren 14an Beran. Ekitaldiak, dena den, bezperatik hasiko dira.

Hilaren 13an, ortziralean, 18:30ean Kultur Etxean txistu kontzertua eskainiko du Donostiako udalaren txistulari taldeak, Berako abesbatzaren, Gure Txokoa dantzari taldearen eta Isidoro Fagoaga Musika Eskolako txistu ikasleen laguntzarekin.

Larunbatean, 09:15ean goiz deia joko dute txistulariek, Altzateko plazatik abiatuta, karrikaz karrika. 10:00etan Euskal Herriko Txistulari Elkartearen batzarra eginen dute Kultur Etxean. 12:30ean, Josu Goia zena gogoan, Alkate soinua joko dute bere etxearen atarian. 13:00etan kontzertua eskainiko dute Herriko Etxeko Plazan eta 14:30ean bazkaria izanen dute Zubiondo jatetxean.

Musika kontuekin segituz, egun berean, martxoaren 14an, Urruñako Kantauri abesbatzak kontzertua eskainiko du 20:00etan hasita Kultur Etxean.

Erlazionatuak

Txistu doinuak nagusi Beran

Xorroxin irratia 2020 mar 11 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun