Euskal Herriko Itzuliko Ibardingo etapa bukaeraren berri eman dute Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko ots. 21a, 13:00
Roberto Laiseka, Aitor Elexpuru eta Julian Eraso, Ibardinen bukatuko den etaparen aurkezpenean.

Apirilaren 8koa Ibardingo kaxkoan bukatuko da eta biharamunekoa Beratik Errenteriara abiatuko da, Belate eta Saldiasen barna

 

Aste Santuan jokatuko da Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia. Eskualdean barna ere igaroko da eta apirilaren 8ko etapak Ibardinen izanen du helmuga, zortzi urteren ondotik. Biharamunekoa Beratik abiatu eta Belate eta Saldiasko gainetatik pasatuko da, Beran izanen du tarteko helmuga eta Errenterian bukaera. Etapa hauen berri eman dute ortzirale goizean Berako Beralandetan Julia Eraso Itzuliko koordinatzaileak, Robeto Laiseka zuzendari tekniko eta txirrindulari ohiak eta Aitor Elexpuru Berako alkateak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun