Otsailak 20, ortzeguna
Goizean haurrak Arraultze arraultze ibiliko dira eta arratsaldean gurasoen eskutik ikastolan merienda izanen dute.
Otsailak 23, igandea
Goizean Goitarrak baserriz baserri ibiliko dira; arratsaldean, berriz, herrian. 17:00etan pilotalekutik abiatuta, zakuzahar ttikiak karrikaz karrika ibiliko dira Lesakako Trikitixa Taldearekin. 19:00etan, berriz, zakuzahar handiak aterako dira. 18:00etan, dantzaldia izanen dute Plaza Zaharrean.
Otsailak 24, astelehena
Goizean Fraindarrak baserriz baserri eta herrian ibiliko dira. Eguerdi aldera orgen eta mozorroen desfilea eginen dute eta 18:00etan dantzaldia izanen dute Plaza Zaharrean.
Otsailak 25, asteartea
Egun guztian Fraindarrak baserriz baserri eta herrian ibiliko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!