Otsailak 14, ortziralea
09:00etan mozorroek eskolara bisita eginen dute. 10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez etxe eta baserriz baserri eskean ibiliko dira gazteak musikariekin. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita egin eta gero, Frain auzora joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Latsaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. 16:30ean Guraso Elkarteak haurrendako jokoak antolatu ditu. 18:00etan merienda eta Beñat Mitxelenarekin dantzaldia frontoian. Gauean gazteen afaria eginen dute.
Otsailak 15, larunbata
08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira. Gero, Estongonaga, Elutseta, Unanu eta Piedadeko auzoetara eginen dute bisita. 17:00etan Kalean otso, etxean uso antzezlana eskainiko du Patata Tropikala taldeak. 18:00etan pintxoak eskainiko dituzte arkupean eta Frantziskoren eskutik musika izanen dute. Ilunabarrean boletoen zozketa eginen dute gazteek. 22:00etatik aurrera paella jatea izanen dute, Guraso Elkarteak antolatuta.