Artxiboko irudiak

Berako elizaren sakristia moldatu zuten auzolanean duela 20 urte

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 9a, 14:00

Ttipi-Ttapa Telebistak juxtu orain dela 20 urte emititu zuen berria. Hor kontatzen denez, San Esteban elizako sakristia eta haren azpian dagoen gela eraberritzeko auzolanean ari dira hamar bat beratar.

Jabier Zelaietak, Luziano Altzugurenek, Bizente Garrok eta Jesus Apeztegiak 2000. urteko erreportaje honetan kontatzen dutenez, Sakristiaren azpiko gela hori, denbora batean, kalabozo modura erabili omen zen, bainan eliza erre zenetik zaborrez betea omen zegoen. Zaborra ateri eta zolaberritu ondotik, Berako erretorearen asmoa «erakusketa bat egitea» dela diote. Izan ere, hainbat eskuizkribu zahar eta zeramika tresna baliotsu omen ditu altxatuak, eta horiek ikusgai jartzeko asmoa duela diote. Aldiberean, elizaren kanpo aldetik dorrera doazen eskailerak ere moldatu nahi zituzten auzolanean, udaberri aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun