'Zizelkariak' dokumentala aurkeztuko dute urtarrilaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 23a, 06:30

'Zizelkariak' dokumentalaren aurkezpena egin zuen joan den urteko azaroan Topatuk.

Igandean 18:00etan Harriondoa Kultur etxean

Zizelkariak dokumentala eskainiko dute urtarrilaren 26an, igandean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa ematen dio dokumentalak. Egileen artean daude Garazi Conde eta Maddi Ane Txoperena lesakarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun