Eguberriak 2019

Irudi ederrak utzi ditu aurtengoan ere Lesakako Olentzero eta Jaiotzen lehiaketak

Baserritar jantziak soinean eta mimoz osatutako Olentzeroak bizkarrean dituztela, haur eta gazte kuadrilla politak bildu dira Lesakako plazan. Jaiotzen lehiaketara 4 talde aurkeztu dira, 10 urte arteko kategorian bi talde, eta 11 urtetik gorakoan bertze bi. Olentzeroen lehiaketan, aldiz, 18 taldek parte hartu dute: 10 urte arteko kategorian 10 taldek, 11-15 urtekoan 5 taldek eta 16 urtetik goitikoan hiru taldek. Ikusi sarituen sailkapena berri honen segidan atxikitako dokumentuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun