Olentzero Lehiaketako partaideak hiru mailatan banatuko dira: 10 urte arteko haurrak; 11 eta 15 urte artekoak eta 16 urtetik goitikoak. Jaiotzen lehiaketan, berriz, bi kategoria izanen dira: 10 urte artekoak eta 11 urtetik goitikoak. Sariak ere adinaren araberakoak izanen dira (erraterako, 600 euro maila nagusiko irabazlearentzat), baina talde guztiek izanen dute bere saria. Sariketara joan behar duten taldeak guttienez 6 pertsonakoak izanen dira eta bi abesti kantatuko ditu: bata, nahitanahiez “Olentzero buru haundia” eta bigarrena talde bakoitzak nahi duena. Talde bakoitzari, Olentzero, janzkera eta abestia, bat banaka puntuatuko zaio, eta puntuazio orokorra hiruren batuketa izanen da. Epaimahaia, herriko bederatzi pertsonez osatua egonen da. Olentzeroa edo Jaiotza, kanta eta janzkera baloratuko dituzte. Epaimahaia kioskoan egonen da eta honen espazioa errespetatu beharko da beraien eginbeharra oztopatu gabe.
Ilunabarrean Olentzero irabazlea kalejiran ibiliko da Musika bandaren laguntzarekin. Lehiaketa 12:00etan hasiko da plazan. Parte-hartzaile guztiek bukatu ondotik, irabazleen zerrenda jakinaraziko da, baina sariak ilunabarreko kalejiraren ondotik banatuko dituzte plazan. Saria jaso ahal izateko, Olentzero eta Jaiotza guztiak, Olentzero irabazlea izan ezik, kaleetatik jaso beharko dira. Kalejiran aterako den Olentzeroaren kasuan, saria emanen da beti ere kalejira behar bezala bukatzen bada, Olentzeroa osorik eta taldekideen janzkera lehiaketan aurkeztu bezala izanik.
Azken urteetan bezala, lehiaketatik kanpo ere parte hartzeko aukera izanen da, ondotik izanen den jaialdian.
Lesakako Udaletik jakinarazi dutenez, Olentzeroak xehetuz gero biltzeak suposatzen duen kostua Olentzero talde horrek ordaindu beharko du.