Carlos Nuñez eta bere taldekideek kontzertua eskainiko dute igande honetan Etxalarren

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abe. 11a, 13:00
Carlos Nuñez eta Itsaso Elizagoien kontzertuan.

Igandean, 20:00etan Etxalarko elizan izanen da emanaldia

Aurten, hirugarren urtez, Carlos Nuñez eta taldekideen kontzertuaz gozatzeko aukera izanen da Etxalarren. Taldeko kidea den Itsaso Elizagoien etxalartarrarekin batera, herriko bertze musikariek ere parte hartuko dute eta eurekin batera hainbat gonbidatuk.

Kontzertua elizan izanen da, 20:00etan hasita. Oraindik sarrera batzuk gelditzen dira Etxalarko Elutsa ostatuan eta Herriko Ostatuan edo interneten www.ataquillla.com atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun