Euskaraldia

Euskararen Egunaren eta Euskaraldiaren urteurrenaren harira bideoa egin dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 3a, 09:30

Bortzirietako Euskaraldiko Batzordeak egin du bideoa. Duela urtebete egin zen Euskaraldiak Bortzirietan izandako erantzuna oroitarazteaz gain, 2020an eginen den bigarren edizioari begira jarri dira Euskararen Egunean.

Gaurko egunez, 2018ko abenduaren 3an, bukatu zen lehenbiziko Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa berritzailea. Milaka lagunek hartu zuten parte orduko ariketan eta zehazki Bortzirietan izandako emaitzak gogora ekarri nahi izan ditu Bortzirietako Euskaraldiko Batzordeak bideo honen bitartez. 1.183 lagunek parte hartu zuten Bortzirietan, 1.001 Ahobizik eta 182 Belarriprestek. Ariketak erabileran ere eragin zuen: Euskaraldiaren aitzinetik, azaroaren, euskararen erabilera %86koa zen Bortzirietan, eta ariketa akabailan, abenduan, %92ra igo zen erabilera. Hiru hilabeteren buruan, otsailean, erabilera %87koa zela neurtu zuten.

2020an egin da Euskaraldiaren bigarren edizioa, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, eta «erronka berriei» heldu nahi diete Bortzirietan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun