Asun Casasola Nagore zenaren amak parte hartuko duen ekitaldian, Nagore dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean, 13:00etan. Nagore Laffage irundarraren istorioa kontatzen du filmak. 2008ko Iruñeko sanferminetan Jose Diego Yllanesek erail zuen Laffage, 20 urte zituenean. Dokumentalak biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, bertzeak bertze.