Orain arte egin diren hitzaldi, manifestazio, kontzertu, film emanaldi eta bertzelako ekitaldiez gain, gaur eta ondoko egunetan ere gehiago izanen dira.
Azaroak 25
- Arantzan, genero indarkeriaren aurka, elkarretaratzea 12:00etan plazan.
- Elizondon, 12:00etan, elkarretaratzea Foruen Plazan.
- Etxalarren, 12:30ean eta 18:00etan plazan elkarretaratzeak.
- Berako Toki Ona institutuan, autodefentsa feminista eta maskulinitate berrien inguruko tailerrak eginen dituzte Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek. Horrez gain, 12:45ean elkarretaratzea eginen dute kiroldegi ondoko patioan. Toki Ona institutuak eta Berako Ricardo Baroja ikastetxeak antolatu dute baina jarduera irekia izanen dela adierazi dute.
- Goizuetan, goiz-goizetik prenda morea janzteko deia egin dute eta 17:30ean plazatik abiatuta kalejira morea eginen dute, herritik globo moreak bilduz. Bukaeran, argazkia aterako dute plazan.
- Beran, Volar dokumentala eskainiko dute Beralandetan, 18:30ean.
- Leitzan, Sastrakak Leitzaldeko Feministek kontzentrazioa eginen dute Lopenean 19:30ean. Askeak goiburupean elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
- Elizondon, 19:30ean Foruen Plazatik abiatuta manifestazio burrunbatsua.
- Beran, 20:00etan elkarretaratze argiztatua eginen dute Mukixu zubian, Goldatz Berako Emakume Talde Feministak deituta.
Azaroak 29
- Beran, Nagore dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean, 13:00etan. Asun Casasola Nagore zenaren amak ere bertan parte hartuko du. Nagore Laffage irundarraren istorioa kontatzen du filmak. 2008ko Iruñeko sanferminetan Jose Diego Yllanesek erail zuen Laffage, 20 urte zituenean. Dokumentalak biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, bertzeak bertze.
- Arantzan, Te doy mis ojos filma ikusteko aukera izanen da 19:00etan Baskulan. Filmak bikotekidearen aldetik indarkeria jasan duen Pilarren istorioa kontatzen du. Bikotekidea utzi eta, semearekin batera, ahizparen etxean babesa bilatuko du.
Azaroak 30
- Donezteben, Gazte Burrunbak antolatuta, bertso-afaria Sarai Robles, Saioa Alkaiza eta Julio Sotorekin.
Abenduak 1
- Amaia Elizagoien Varelak Amatxiren istorioak emanaldia eskainiko du 12:00etan Goizuetako Eskolako jangelan. Hiru urtetik gorako umeei zuzenduta dagoen ikuskizuna da.