Paris 365 Fundazioarentzat janari bilketa eginen dute ortzirale honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko azaroaren 21a

Beharrean daudenen alde lan egiten duen fundazioa da Paris 365 eta horri laguntzeko, azken urteotan bezala, janari bilketa antolatu dute Arantzan. Kanpainan parte hartu nahi dutenek ortzirale honetan, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara jatekoa Bortzak Bat kooperatibara eraman beharko dute. Joan den urtean, Arantzan eta Igantzin 3.100 kilo janari bildu zituzten.

Joan den urtean hamar urte bete zituen Gizakia Herritar/Paris 365 Fundazioak. Hain zuzen,  hamar urteko ibilbidean elkartasun-erakundea babestu eta lagundu duten boluntarioak, enpresak eta bazkideak saritu nahi izan zituen iaz eta tartean, 2010etik honat erakundearen komunikazio-lanak egiten dituen Ttipi-Ttapa Fundazioa eta Igantzi eta Arantzako laguntzaileak, janaria eta arropa biltzen lanean aritzen den boluntario-taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun