Botoen %40 baino gehiago lortu du EH Bilduk Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 11a, 11:15

Azaroko eta apirileko hauteskundeetan Bortzirietan izandako emaitzen konparaketa.

Parte-hartzeak zortzi puntu egin du beheiti Bortzirietan

1.735 boto eskuratuta, bortz herrietan nagusitu da koalizio abertzalea eta apirileko hauteskundeetan baino 180 boto gehiago eskuratu ditu. Gainerako alderdi nagusiek beheiti egin dute parte-hartzeak ere joera hori izan duen hauteskunde hauetan. Duela zazpi hilabeteko hauteskundeetan bigarren indarra izan zen Geroa Bai laugarrena izatera pasatu da; aldi honetan, Unidas Podemos izan da bigarren bozkatuena; PSOE hirugarrena eta Navarra Suma bosgarrena.

EH Bilduren ondotik bigarren izan den Unidas Podemosek 643 boto lortu ditu, apirilean baino 208 boto guttiago eta beheiti egin du hirugarren indarra izan den PSOEk ere: 770 boto jasotzetik 638 lortzera pasatu da, aitzineko aldian baino 132 guttiago. Hala ere, Geroa Bai da beherakada nabarmenena izan duena; 620 boto jaso ditu azaroko hauteskunde hauetan bortz herrietan eta apirilean 953 bildu zituen (333 botoko aldea). Navarra Sumak 406 boto eskuratu ditu (apirilean baino 32 guttiago) eta Voxek 42 (apirilean baino bortz guttiago).

Gainerakoan, PUM+J (Por un mundo más justo) eta Recortes Cero-Grupo Verde taldeek goiti egin dute; lehenbizikoak 12 boto lortu ditu (apirilean baino bortz gehiago) eta talde berdeak 11, aitzinekoan bat gehiago. PACMA alderdi animalistak hamar boto galdu eta zortzi jaso ditu azaroko hauteskunde hauetan.

Guztira 4.194 lagunek eman dute botoa Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan, apirilean baino 521 guttiagok.

Emaitzak herriz herri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun