Estitxu Pinatxok kontzertua eskainiko du larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko aza. 8a, 06:30
'Haize gorri batek' diskoa aurkeztuko du Estitxu Pinatxok larunbatean sorterrian.

Abeslari beratarrak ‘Haize gorri batek’ diskoa aurkeztuko du larunbatean 19:00etan Kultur Etxean

Estitxu Pinatxo abeslari beratarrak Haize gorri batek bere lehen diska aurkezteko kontzertua eskainiko du azaroaren 9an, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean. Sarrera 6 euro ordaindu beharko da.

Estitxu Pinatxok aipatu duenez, musikari «bikainez» inguratuta grabatu du. Gitarrarekin Joxerra Mitxelena, baxuan Txema Garces eta baterian Mikel Santxez izan ditu lagun. Haize gorri batek izenburupean, bere abesti propioez osatutako diskoa da. Euskaraz idatzitako testuak ukitu beltz nabaria duen musikaz jantzi ditu nafarrak. Bere ahots indartsuaren kalitatea eta diztira agerian utziz, musikari bikainez inguraturik egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun