Emakumeen Memoriaren Baratzeko produktuekin mahaia paratuko dute Arantzako Baserritarren Egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 30a, 10:30

Arantzako eskolako ikasleak Emakumearen Memoriaren Baratzean auzolanean.

Ortzirale honetan, azaroak 1, Baserritarren Egunaren XXIV. eguna eginen da Arantzan eta horren barne, hainbat erakusketa- eta salmenta-postu paratuko dituzte. Tartean izanen dira Emakumearen Memoriaren Baratzean bildutako barazkiak, sendabelarrak eta lore-sortak. Horrekin batera, aipatu baratzea ezagutarazteko materiala ere paratuko dute. 

Emakumearen Memoriaren Baratzearen bultzatzaileek ortziralean Arantzara joateko gomita luzatu dute eta bide batez, emakumeen baratzeko produktuen mahaia muntatzeko 09:00etan Arantzako frontoian gelditu direla jakinarazi dute. Emakumearen Memoriaren Baratzea frontoitik hurbil dagoenez, baratzea ezagutzen ez dutenei horretarako aukera eskaintzeko deia ere egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun