Zalain enpresan izandako lan-istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 30a, 06:00
'Lan istripu gehiagorik ez' lelopean bildu ziren.

Joan den ortzegunean Lesakako Transformados Zalain enpresan, 13:10 aldera, lan istripu larria gertatu zen, bertako labe bateko irteeran. Gertatutako istripua «hagitz larria» izan zen eta bertaratutako anbulantziak medikalizatutako bertze anbulantzia bat eskatu behar izan zuen.

 

Adierazi dutenez, «zaurituaren bilakaera baikorra baldin bada ere, bizi guzirako ondorio larriak izaten ahal ditu». Hori horrela, lankide eta komiteko kideek «elkartasun eta babesa» adierazi nahi dizkiote bai berari eta baita bere senideei ere.

Komitearen ezohiko batzarraren ondoren, txanda guztietan batzarrak eta, «protesta eta kontzientziazio moduan», elkarretaratze bat egitea erabaki zuten eta atzo eguerdian 'Lan istripu gehiagorik ez' lelopean bildu ziren. Komiteko kideen arabera, «arrisku prebentzioaren arloak lehentasuna behar luke eta hor  izugarrizko hutsunea dago. Horren adierazle garbia gure lantegian gertatzen diren istripu larri kopurua». Hori horrela, «ATS duen botikinaren zerbitzua berreskuratzea» garrantzitsua delakoan daude.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun