Langile bat larriki zauritua Zalain Transformados lantegian gertatu den istripuan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 25a, 14:12

Istripua ortzegun eguerdian gertatu zen Lesakako Transformados Zalain lantegian eta zauritua, 46 urteko saldiastarra, Donostiako Ospiralera eraman zuten Zainketa Intentsiboko anbulantzia batean.

Istripua artatzera Elizondoko komisariako foruzainak bertaratu ziren eta zaurituak zuen odol-isuria ixten saiatu ziren. Handik gutira Berako Osasun Etxeko mediku-erizainak bertaratu ziren artatze lanetan laguntzera eta berehala anbulantzia Donostiako Ospitalera abiatu zen, foruzainen patruila batek bidea irekitzen laguntzen zuela.

Istripu honen nondik norakoen ikerketa judiziala Foruzaingoaren Polizia Zientifikoak hartu du beregain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun